Beñat Telleria, Telleria gaztandegian behi-gazta ekologikoa ekoizten duen abeltzain gaztea da. 2019an hasi zen lanean Mutiloako (Gipuzkoa) Odio familia-baserrian. Bertan hazi egin da, alde batetik, ekologikoarekiko eta kalitatezko elikagaien artisau-lanketarekiko kontzientzia hartuz, eta, bestetik, baserriaren buruaskitasuna bilatuz. Horretarako, Beñatek bi motatako produktuen ekoizpena dibertsifikatu du: gazta eta haragia, biak ekologikoak, 5 kanaletan saltzen ditu: etxez etxe, internet bidez, dendetan, azoketan eta baserrian bertan.
Fleckvieh arrazako 16 behi ditu, horietatik 10 jezten ari dira, guztiak aske bazkatzen dira egunaren zati handi batean. Gaur egun 5.000 kg gazta ekoizten dira urtean.
Telleria, Behi Gazta eta Haragi Ekologikoa // Telleria, Queso de Vaca y Carne Ecológica
© 2020 TELLERIA - Eskubide guztiak gordeta